Pertsona migratzaileraren integrazio esfortzuaren informea

Eskatu hitzordua erresidentzia edo lan baimena berritzeko beharrezkoa den informe hau egiteko

Oinarrizko informazioa

Zerbitzu hau ondorengo pertsona atzerritarrei zuzendua dago:

  • Bere erresidentzia edo lan baimena berritu nahi duten eta atzerritartasun legedian ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak.
  • Baimera berritzeko integrazio esfortzu bat erakutsi behar duten perstonak.

Zure erresidentzia edo lan baimena berritzeko, atzerritartasun legeak ezartzen dituen baldintzak betetzea beharrezkoa da. Hauetako baldintzaren bat ez denean betetzen, integrazio esfortzua erakusten duen informe bat entregatzea beharrezkoa izan daiteke. Informe hau behar duzun jakiteko bi modu daude:

  1. Atzerritartasun Bulegoan zure erresidentzia edo lan baimenaren berrikuntza eskaera aurkeztu ondoren: zure eskaera ikusi eta gero, Atzerritartasun Bulegoa eskatu ahal dizu posta bidez edo telefonoz.
  2. Atzerritartasun Bulegoan zure erresidentzia edo lan baimenaren berrikuntza eskaera aurkeztu aurretik: Atzerritartasun araudian espezializatua dagoen profesional batek zure kasua azter dezake eta berrikuntzarako baldintzak betetzen dituzun edo ez ikusi. Horretarako, Nafarroako Gobernuko atzerritartasunaren arloan arreta eta aholkularitza emateko zerbitzura, asoziazio edo entitate social batera edo abokatu pribatu batera jo dezakezu.

Behin informea behar duzula jakinda, 848 42 13 22 zenbakira deitu, informe.esfuerzo@navarra.es helbidera idatzi edo gure bulegora etorri beharko duzu eta eman behar diguzun dokumentazioa zein den azalduko dizugu. Behin dokumentazio hori jasota eta aztertuta, hitzordu bat emango dizugu eta informea egingo dugu.

Familia unitateko pertsona guztiei dagokionez:

  • Erresidentzia baimenaren buru den pertsonaren atzerritarren Identifikazio Txartela (IDE).
  • Udaletxeak egindako eta erroldatzea erakusten duen dokumentua.
  • Familia unitatean adingabeak badaude:
    • Familia liburua
    • Eskolaratzea frogatzen duen dokumentua

 

Eskaera egiten duen pertsonari edo erreagrupazio pertsona eta ordezkari legalei dagokionez:

  • Atzerritartasun Bulegoak emandako eta erresidentzia edo lan baimena berritzeko integrazio Esfortzuaren Informea beharrezkoa den esaten duen dokumentua (bakarrik Atzerritartasun Bulegoak horrela eskatu duen kasuetan).
  • Formakuntza:
    • Eskaera egiten duen pertsonak Espainiara iritis zenetik formakuntza jaso duela frogatzen duten dokumentuak.
    • Aurretik izandako formakuntza homologazio dokumentua.
  • Lana:
    • Eskaera egiten duen pertsonaren lan eskaera txartela.
    • Lan bilaketa ikastaroak egin dituela frogatzen duen dokumentua.
    • Entitate publiko edo pribatuetatik antolatutako orientazio edo aholkularitza ikastaroetan parte hartzea frogatzen duen dokumentua.
    • Edozein prestazio ekonomikoa josotzen ari bada (renta garantizatua, subsidioa, jatorrizko herrialdeko pentsioa, pentsio ez kontributioa…), hori frogatzen duen dokumentua.
  • Parte hartze soziala frogatzen duten dukomentuak, adibidez, kirol taldeak, kultura, bizikidetza edo eskola asoziazioak, GKE…
  • Dokumentu hauek guztiak sendotzen dituzten beste edozein dokumentu.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Helbide elektronikoa: informe.esfuerzo@navarra.es.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Telefonoz: 848 42 13 22

Harremanetan jartzeko

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia
Iratxeko Monasterioa 22, erdisotoa
31011 Iruña
Telefonoa: 848 42 13 22
Posta elektronikoa: informe.esfuerzo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time